miércoles, 13 de marzo de 2013

Euli-hegoak Anxorentzat



EULI-HEGOAK ANXORENTZAT

Estrela 10 urteko neskato bat da, oso berezia. Ikasturte berri baten hasieran eskolaz aldatzen da. Eskola berrian, noski, lagun berriak, abentura berriak, arazo berriak… ,denak ikasi beharko dute elkarrekin bizitzen eta arazoei aurre egiten.

Liburua asko gustatu zait. Alde batetik, oso erreala delako, gaur egungoa. Lagunen arteko arazoak agertzen dira, alde onak eta txarrak. Bestalde, gustatu zait Estrelaren ikaskideen jarrera Estrelarekiko. Bukatzeko, oso erraza da irakurtzeko, arina, hiztegi erraza.

Gauza guzti hauengatik gomendatzen dizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario